Descompte:
-5%Abans:
Després:
13,78 €... BESTE inon ez, igual, baina toki batzuetan, adibidez
hemen, eta orain ere, oraindik ere, hartu italianoko kafea,
Gasteizen elkarrekin erositako katilu zurieder hartan.
Pottoka beltzak agertu baitzaizkit mendi-magal hartara, ame-
tsetan bezala, eta moxalak ere maitagarriago egiten direlako
Kantikarik Ederrenaren ostean... Eta behar bada, gozatu ka-
fea ere, ezeren beldurrik gabe eta ametsetatik ekarri gozoa
testuetara -garbigailua isiltzen den bitartean- gau guztiak
edozein gau baitira lotaratu aurretik, gauerdirako orduerdi
baizik falta ez bada ere, adibidez, pottoka beltzak betazalpe-
ra trostan agertzen direnean.
Zirkunstantziak, irakinean lurruntzen dira, bitartean,
italianoan,
liburua osatzeari ekiteko molde baten bila.
-Eta erleek badaukate aspaldian guzti honen berri,
oheratzea esnatzea bezain zaila den arren!